HEZKUNTZA ESKAINTZA
Nolako ikasleak nahi ditugu?
- Parte-hartzailea eta arduratsua: eskolako eginbeharretan parte hartu eta elkarren arteko elkartasuna bultzatzen dutenak.
- Autonomoa: ikerketan, ardura banaketan eta komunikazioan oinarrituriko lan metodoa bultzatzen dutenak, ikasleak bere kabuz ikasteko gaitasuna garatuz.
- Inklusiboa: heziketa ez sexista baten lorpena ekarriko duten jarreretan sakontzen dutenak harreman sozialak garatuz.
- Sortzailea: eskolan, eta oro har gizartean, jarrera kritiko eta parte hartzailea garatu eta baloratzen dutenak.
- Euskaldun irekia: euskaraz bizi nahi dutenak, eta, euskal kultura oinarrian izanik, munduko beste hizkuntza eta ohituretara zabaltzen dena.
- Irudimentsua: irakurtzeko, idazteko, marrazteko, sukaldatzeko, josteko, musika sortzeko, entzuteko…zaletasuna dutenak.
- Berritzailea: gizartean ematen diren zientzia berrikuntzak eta teknologia aldaketak lehentasunez tratatzen dituztenak, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan integratuz.
- Ameslaria: Arrasate eta mundua hobetzeko proiektuan parte hartzeko prest daudenak.