HELBURUAK

Eremu pedagogikoari dagozkionak

1.    Ikastetxeko eginbeharretan ikasleen parte hartzea eta elkarren arteko elkartasuna bultzatzea.

2.    Ikerketan, ardura banaketan eta komunikazioan oinarrituriko lan metodoa bultzatzea, ikasleak bere kabuz ikasteko gaitasuna garatuz.

3.    Heziketa ez sexista baten lorpena ekarriko duten jarreretan sakontzea, harreman sozialak garatuz.

4.    Ikastetxean eta oro har gizartean, jarrera kritiko eta parte hartzailea garatu eta baloratzea.

5.    Euskararen aldeko heziketa bultzatzea euskaraz bizi daitezen eta euskal kultura eta nortasunaren ezagupena garatzea.

6.    Ikasleen ulermen eta adierazpen maila hobetzea, irakurtzeko eta idazteko zaletasuna bultzatuz.

7.    Gizartean ematen diren zientzia berrikuntzak eta teknologia aldaketak lehentasunez tratatzea,  ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan integratuz.

Eskola komunitate eremukoak

1.    Hezkuntza komunitateak eskolaren eguneroko bizitzan parte hartzea   adostasunezko erabakiak hartuz.

2.    Hezkuntza ziklo ezberdinen arteko koordinazio harreman sistematikoak izatea.

3.    Hezkuntzarako jardueretan parte hartzera bultzatzea:

    a)    Irakasleria: formazio jardueretan parte hartzea

    b)    Gurasoak edo tutore legalak: eskolak eta familiak proposatutako formazioetan zein ekintzetan parte hartzea.
 
Eskola ordutik kanpoko jardueren eta zerbitzuen eremukoak

1.    Eskola ordutegitik kanpoko ekintzak bultzatzea.

2.    Ikasleei zentroaren espazio ezberdinetarako erabilera erraztea, bertako haurrak eskolako beste kideekin harremana zabaltzeko eta sendotzeko.

3.    Jantokia eta autobusak heziketarako gune bezala erabiltzea.


Lehentasunak

Helburuak eskolako  printzipioekin  koherenteak izango dira.