Eskola 2.0

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea
• Eten digitala murriztea
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA

 

GELA BAKOITZEKO EKIPAMENDUA:

   Armairu elektrifikatua eramangarrien bateriak kargatzeko eta berauek gordetzeko, 28 ekiporentzat.
Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm (zabalera x altuera x sakonera)
    Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko azalera aktiboduna eta altuera doigarria duena.
Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13,0 cm (zabalera x altuera x sakonera)
    Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta bi minieramangarri + TFT + teklatua irakasleentzat
    Wifiko sarbide gune bat, gelako ordenagailuak bai intranetera bai internetera konektatzea ahalbideratuko duena
 
 
 

IKASTETXE BAKOITZEKO EKIPAMENDUA

    Wifi kontrolagailu bat sare birtualak definitzeko, erabiltzaileak esleitzeko eta egiaztapena eta segurtasuna kontrolatzeko