ELKARBIZITZA PLANA

EGITE, ONARPEN ETA APLIKAZIO IRIZPIDEAK

 

*  Elkarbizitza plana komunitateko kide guztien ardura da eta zuzendaritza taldearen gainbegiratzepean egingo da.

 

*  Klaustroa eta gurasoen elkarteko proposamenak kontutan hartuz elkarbizitza plana burutuko da. Ondoren Klaustroak eta Organo Gorenak onartuko dute.

 

*  Jarrera desegoki edo gatazka bat suertatzen denean abian jarriko da eskolak horretarako duen gatazka protokoloa. Honen inguruan gehiago jakiteko, ikusi AJA.

 

IKASTETXEKO BESTE DOKUMENTUEKIN LOTURA IRIZPIDEAK.

 

*  Elkarbizitza Plana Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren zati bat da eta ikastetxeko beste dokumentuekin koherentzia mantendu behar du.

 

*  Tutoretza planak Elkarbizitza Plana aurrera eramatea erraztuko du, tutorea izanik arduradun zuzena.

 

*  Egoera larrietan, bulling.. Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretuan agertzen diren neurri zuzentzaileak erabiliko dira.

 

*  Protokolo dokumentuek arautzen dute eskolako eremu guztietan  elkarbizitza.

 

BIZIKIDETZA PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAKETA.


*  Elkarbizitza batzordea Bizikidetza Planaren jarraipenaren arduraduna izango da. Batzorde honek hiruhilabeteko ondorengo puntuak agertzen diren txosten bat egingo du; hiruhilabeteko horretako gertaerak, burututako ekimenak, lortutako emaitzak eta hobekuntzen proposamenak.

 

*  Organo Gorenak elkarbizitza batzordea eginiko txostenak ikusita, ikastetxeko Bizikidetza Plana ebaluatu eta hobetuko du.